
Aurtengo denboraldiari hasiera eman diote gure gazteek, bazter guztiak astinduz, bai asfaltoan zein mendian, inoiz baino gehiago garen honetan. Gipuzko (Beasain eta Eibar) eta Aragoi (Zaragoza) izan dira 2025ko denboraldiaren hasieraren plazak, jarraian lasterketa bakoitzaren kronika:
Beasainen hasi ziren kadeteak, ohiko 40 kilometroko ibilbidea burutuz, Olaberriako igoera epaile izanik. Gureak lasterketa osoan zehar erne aritu ziren ihesaldi saiakeretan sartuz eta pelotoiko aurreneko posizioetan mantenduz. Olaberrian sufritu ostean, atzetik aurrerakoa egin zuten Aratz eta Xubanek, laugarren eta hamargarren helmugaratuz, hurrenez hurren. Aipatzekoa ere hasieran irten ziren 14 taldekidetik 12k lasterketa amaitu zutela, martxa honetan jarraituko dugulakoan gaude. Mendaro dute denek ikuspuntuan.
Zaragozan BTTko Espainiako Kopako lehen froga izan zuten gure mendizaleek, gehienek azkeneko postuetatik egin zuten irteera, nahitanahiezko atzetik aurrerako lasterketa eginez. Orokorrean zorte ona ez zuten bidelagun izan: matxurek, zulatuek eta bestelako arazoek haien emaitzak kamustarazi zituzten, Markel eta Andoni kadetetan eta Jon zein Ander paretsu bukatuz. Haietako askok asteburu honetan Valladoliden (Gaztela eta Leon) beste aukera baten bila doaz, Espainiako Kopako proba berri baten.
Azkenengoz, juniorrek Eibar izan zuten urte honetako estreinaldiko hasiera, intentsiatate guztietako emozioak eraginez. Hasiera indartsu bat izan ostean (Axular eta Jon ihesita eta besteak eroso pelotoiko lehen postuetan), azken kilometroetan dena hankaz gora bukatu zuen: Jonek sprintean giharrek “kitto” esan zioten, Unaik aurretik kalanbreak eta Axular, Alain eta Oinatzek hanka baino gehiago lurrean jarri behar izan zuten, Oinatzek kolpearen ondorioz eguna ospitaleratua bukatuz (zorionez ez da larritasun handikoa eta laster izango dugu bueltan). Asteburu honetan Mutrikuko lasterketan ondo egiteko itxaropentsu daude, aurreko eguneko egoerari buelta emateko intentzioarekin.