Gazteek eskola mailatik kadete mailara salto egiten dute, eta gauzak serio jartzen hasten dira. Lehiaketak eta ikasketak uztartu behar dituzte, konpetizioan heztea helburu nagusienetako bat izanik, eta urtetik urtera aurrerapauso bat emanez. Hori bai, eskoletan bezala, lagun artean eta taldean bizikletaz eta heziketa prozesuaz gozatzea da garrantzitsuena, eta bizikleta bizitza osorako kirol bat izateko motibazioa sustatzea.
Junior mailan, txirrindularitzaren lehiaketa maila handiagoa da, eta gazteek pauso garrantzitsua ematen dute kirol eta heziketa arloan. Probak gogorragoak eta luzeagoak izaten dira, eta kanpoko lasterketetan parte hartzeko aukera izaten dute, Euskal Herritik kanpo ere.
Lehiaketa eta ikasketak uztartzea funtsezkoa izaten jarraitzen du, eta talde-giro ona eta lagunartea ezinbestekoak dira bide horretan. Helburu nagusia txirrindulari moduan eta pertsona moduan hazten jarraitzea da, bizikletarekiko pasioa galdu gabe.
Gazteei onena emateko, titulatutako eta maila bakoitzerako prest dagoen staff bat dugu, eguneroko lanari balioa ematen diona. Taldeak modalitate desberdinetan parte hartzen du, gazteei ahalik eta aukera zabalena emanez.
Egutegiaren zati handiena hartzen duen modalitatea da, eta talde-lana, diziplina eta esfortzua dira oinarriak. Gure taldeak Euskal Herriko egun bakarreko probetan eta inguruko itzuli garrantzitsuenetan parte hartzen du: Txuma, Bizkaiko Itzulia, Gipuzkoako Itzulia, Vuelta a Cantabria eta beste hainbat.
Neguko egutegian, Ziklokrosean lehiatzen gara Euskal Herriko proba garrantzitsuenetan eta Espainiako Kopako proba batzuetan. Teknika oso garrantzitsua den modalitatea izanik, hori lantzea da helburu, entrenamendu bereziak antolatuz.
2022an sortu zen MTB taldea, modalitate hau bultzatzeko esfortzua eginez, gazteei aukera zabalagoa eskaintzeko helburuarekin. Gure gazteek Green Series, Superprestigio, Bizkaiko eta Euskadiko Txapelketak lehiatzen dituzte.
Ziklokroseko denboraldiarekin batera, neguko egutegiaren barruan, Pistan ere lehiatzen gara. Berrizko belodromoa erabiltzen dugu entrenatzeko, gure eskualdean daukagun baliabidea aprobetxatuz. Asteburuetan, berriz, Anoetako belodromoan antolatzen diren probetan lehiatzen gara. Bertan, trebetasun desberdinak garatzen dituzte gure gazteek