
Kadeteek Deban hasi zuten lasterketen ibilaldia; alde batetik, erorikoek gure txirrindulariei erabat eragin zien hainbat erretiratzera behartuz. Bestalde, Amets sprintan burua sartu eta hirugarren amaitzea lortu zuen. Aiarako Biran, lehia gogorra zela somatu zuten eta gorriak ikusi zuten bere horretan mantentzeko, kronoigoeran urrun bukatu zuten eta igandeko etapan Aratz izan zen taldeko bakarra buruko taldean helmugaratzen. Datozen erronkak Zestoa eta Aiarako Birako azkenengo etapak dira, beste behin dena emateko gogoekin izango dira.
Juniorrak Antzuolan ospatutako lasterketan protagonistak izan ziren beste behin. Atzetik aurrerakoa egin behar izan zuten lasterketa erditik aurrera, Amauri eta Jonen lanari esker ihesaldia itxi zen. Zoritxarrez Unaik erorikoa izan zuen, baina hala ere denek lan nahikoa egin zuten taldekako sailkapena etxera eramateko, Jon (9) lehen hamarren sailkatuz, taldeko denak helmugaratuz.
BTTko txirrindulariak Sabiñánigora joan ziren SuperCup-eko azkenengo frogan lehiatzera, asteburu osoan lokatza bidelagun gisa sufrituz eta gozatuz. Kadetetan Markel eta Andonik oso emaitza onak eskuratu zituzten, laugarren eta bosgarren sailkatuz, hurrenez hurren. Juniorretan Anderrek sekulako atzetik aurrerakoa egin ostean bederatzigarren sailkatu zen, bere lehen UCI puntuak hartuz. Orain etxera bueltatuko dira, igandeko Ispasterreko Green Seriesan, hain zuzen ere. .
Eskoletako gazteenak Ermuan errepideko denboraldiko lehen lasterketa lehiatu zuten, denbora osoan erne egoteko ibilbide sigi-sagatsuan, ez ziren txarto moldatu gureak, batzuentzat errepideko bizikletan eman zituzten lehen pedalkadak izan zirela jakinda, oraindik asko dute ikasteke.