
Lasterketez jositako asteburua gure txirrindularientzat, 6 hitzordutan gure izena emanez. Kadeteak bitan zatitu ziren: gehiengoak Zarautzeko plaza izan zuten bide eta bertan falta zen bostekoa Laudion eman zioten hasiera Aiarako Birari. Zarautzen Mateo eta Martin zoritxarrekoak izan ziren, Marko taldeko lehena helmugaratuz, irabazleen taldetik minutu pasatxora. Aiaran ere lehen egunean azken txanpako txinpartan bidetik aterarazi zieten eta lasterketaren lehiatik kanpo gelditu ziren, Raúl taldeko lehena izanik. Hurrengo egunean, mendatean bukatutako etapan Aratz izan zen taldeko lehen sailkatua, Xubanek zoritxarrezko zulatua izanik mendatea hastear zenean. Orokorrean txukun moldatu da boskotea, aurretik esperotako emaitzak gaindituz. Asteburu honetan Deban eta Aiarako Biran erronka berrien zain ditugu gure kadeteak.
Juniorrek aurreko astean Kalbariotik zehar egin zuten bitartean, Berriatuako eguna kalbarioa izan zen; 100 inguru txirrindularik hasiera eman bazioten, 27k bakarrik osatu zuten lasterketa, arratsalde hotz eta euritsuan. Lasterketak azker egin zien ihes gureei eta atzetik aurrerako egiten saiatu ziren, baina ez zuten indar nahikoa izan distantziak txikitzeko. Azkenenan Unai (8), Axular (13) eta Jonek (25) helmugaratu ziren. Antzuola gure juniorren plaza berria izango da, Uzarragako igoera erabakigarriarekin.
BTTko txirrindulariek estreinakoz lehiatu ziren Euskal Herriko egutegian, Akarlandako (Erandio) Green Seriesetan, zirkuitu lokaztu eta teknikoan. Kadetetan, Markelek lasterketa borobila egin eta podiuma erdietsi zuen hirugarren postua eskuratuz, Andoni (7) ere hamarren artean sailkatuz. Nabarmentzekoa ere Gari, Iker eta Aimarren estreinaldia gurpil lodiekin denboraldi honetan. Asteburu honetan, Sabiñánigora izango dute bidaia, esperientzia zein emaitza onak opa dizkiegu gure lokatz-zaleei.
Akarlandan ere gure eskolako haurrak, benjaminak, alebinak eta infantilak izan ziren, lokatza jasan eta harekin gozatuz, haietako askok bere lehen pedalkadak emanez lehia baten, udaberria bizi berria ekartzen ohi duen moduan, gure txikiak ere txirrindularitzaren hastenpenetan daude.